Lankidetza hitzarmena sinatu dute Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolak

Ataria 2021eko otsailaren 10a

2024. urtera arteko iraupena izango du akordioak.

Datozen lau urteetarako lankidetza hitzarmena sinatu dute Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolak. Herriari kalitatezko heziketa-aukera ematea helburu, bi erakundeen arteko jarduera osagarriak bideratzeko oinarrizko lan ildoak zehaztu dituzte. Hitzarmenaren bitartez lankidetza teknikoa eta ekonomikoa arautu dituzte, baita jarduerak eta proiektuak finantzatzeko diru laguntzak emateko baldintzak ere.

Pello Estanga alkateak adierazi duenez, herriko ikastetxe bakarrak zerbitzu integrala ematen dio herriari eta harekiko apustua egitearen aldekoa da: “Hitzarmena bi aldeontzako da onuragarria. Hainbat urte daramatzagu lankidetzan, baina akordio idatziaren bitartez datozen urteetarako konpromisoa ere formalizatu dugu”. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!