Berdintasunaren inguruko formakuntza jaso dute Anoetako Udaleko langileek

Ataria 2021eko urtarrilaren 29a

Bina formazio saio egin dituzte langileek eta zinegotziek.

Berdintasunaren inguruko formakuntza jaso dute Anoetako Udalean. Berdinbidean zerbitzuak antolatutako ikaskuntza da eta bina formazio saio egin dituzte bertako langileek eta zinegotziek.

Berdinbidean taldeko dinamizatzaile batek gidatu ditu saioak eta zeharkako parekidetasuna landu dute. Formazioaren helburua udaletxeko hainbat sailetan betaurreko moreak jartzea izan da eta, bide beretik, udaletxeko sail guztietan lantzen diren gaietan genero irizpideak txertatzea.

Saioa Tolosa parekidetasun zinegotziak esan duenez, horrelako dinamikak “beharrezkoak” dira: “Genero ikuspegia udaleko sail guztietan landu behar da. Horrela gabeziak identifikatu eta estrategia bateratu batekin egin dezakegu aurrera”. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!