Anoetako eragileek neguko solstizioa ospatzeko ekitaldiak antolatu dituzte

Ataria 2020ko abe. 23a, 10:59

Anoetako eragileek elkarrekin egitarau zabala prestatu dute neguko solstizioari begira. Iragarri dutenez, elkar zaintzeko neurri guztiak hartuko dituzte ekitaldi guztietan.

Askotariko gaiak jorratuko dituzte egunotan Anoetan, herriko eragileek elkarlanean antolatu dituzten ekintzetan. Besteak beste, COVID-19aren pandemiak euskal presoen egoera larriagotu egin duela nabarmen du dute eragileek: "Asko eta asko bisitarik gabe eratu dira edo zailtasunak dituzte senideen bisitak jasotzeko. Gainera diru sarrerak gutxitu egin zaizkie, horregatik inoiz baino garrantzitsuagoa da elkartasuna".

Gaiaren inguruan hitz egiteko abenduaren 28an mahai inguru bat izango da eta horrekin batera egunotan bildutakoa Hatortxu Rock jaialdiko antolatzaileei helaraziko dietela jakinarazi dut Anoetako herri eragileek. Frontoian, telematikoki jarraituko dute aurtengo musika jaialdia anoetarrek.

Abenduak 23, asteazkena

18:30. Ezpatari nagusitzen zaio herria. Burgos 50 hitzaldia Mikelasagasti auditorioan.

Abenduak 26, larunbata

Hatortxu Rock jaialdiaren jarraipena Anoetako frontoian.

16:15. Ate irekiera.

16:30. Elkarrekin edozer dugu posible dokumentalaren emanaldia.

18:00. Hatortxu Rock.

20:00. Itxiera.

Sarrerak momentuan erosi ahal izango dira. Landunek 12 euroan, langabe eta ikasleek 8 euroan.

Abenduak 27, igandea

18:30. Mendebaldeko Saharari buruzko Ocupacion S.A. filma gaztetxean.

Abenduak 28, astelehena

18:30. Eragileen lokalean mahai ingurua: Zein eragin izan du COVID-19ak preso eta senideengan?.

Abenduak 29, asteartea

18:00. Migrazio prozesua eta egokitzapena ikuspuntu feministatik aztertuko dute balio anitzeko gelan.

Abenduak 31, osteguna

19:00. 'Euskal Presoak Etxera' lelopean elkarretaratzea plazan.

Urtarrilak 2, larunbata

18:30. Karea taldearen kontzertua gaztetxean.

Urtarrilak 3, igandea

11:00. Mural margoketa feminista.

Urtarrilak 9, larunbata

17:30. 'Bidea Gara' mobilizazioa.

Urtarrilak 10, igandea

18:30. SarraBete taldearen kontzertua Mikelasagasti auditorioan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!