Eguberrietarako egitaraua aurkeztu dute Anoetan

Ataria 2020ko abe. 17a, 07:58

Ekintza ugari antolatu dira datozen egun hauetarako eta saio guztietan osasun neurriak bermatuko direla ziurtatu du Anoetako Udalak.

Hau da prestatu duten egitaraua:

Abenduak 24, osteguna

17:00. Frontoian harrera egingo diete Olentzero eta Mari Domingiri. Umeak taldeka sartuko dira. Txikienek guraso batekin sartzeko aukera izango dute eta bakoitzak bere ordutegia izango du. Haurrak frontoiko ate batetik sartuko dira ilaran, Olentzero eta Mari Domingiren aurretik pasako dira, goxokiak hartu eta beste atetik irtengo dira.

Abenduak 25, ostirala

12:00. Txistulari taldearen kalejira.

Abenduak 27, igandea

18:00. Luze edo motz ikuskizuna auditorioan Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen eskutik.

Abenduak 28, astelehena

17:00. Trakamatraka saioa Mikelasagasti auditorioan. Birziklatutako materialez egineko musika tresnekin sortutako ikuskizuna da.

Abenduak 30, asteazkena

18:00. Andoni Mutiloaren Esnatu naiz kabareta Mikelasagasti auditorioan. Antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen show-a.

Urtarrilak 3, igandea

18:00. Mikelasagasti auditorioan Berdurtxoua egongo da. Sarrerak hiru euro balio ditu eta Katramila antzerki taldeak eskainiko du ikuskizuna.

Urtarrilak 5, asteartea

17:00. Frontoian Errege Magoei harrera egingo zaie. Umeak taldeka sartuko dira. Txikienek guraso batekin sartzeko aukera izango dute eta bakoitzak bere ordutegia izango du. Haurrak frontoiko ate batetik sartuko dira ilaran, errege magoen aurretik pasako dira, goxokiak hartu eta beste atetik irtengo dira. 

Urtarrilak 6, asteazkena

12:00. Txistulari taldearen kalejira.

Bestalde, Anoetako Udalak jakinarazi du ikuskizunetarako sarrerak abenduaren 21etik aurrera salgai izango direla kultura bulegoan, 09:00etatik 14:00etara.

Bide batez, udal liburutegiaren ordutegia 09:00etatik 13:30era bitartekoa izango da abenduaren 21etik urtarrilaren 5era eta Urte Zahar egunean itxita egongo da.

Anoetako Udalak hainbat ikastaro ere antolatu ditu adin guztietako herritarrentzat. Besteak beste, gazteria sailak igeltsuzko maskarak egiten ikasteko eta paperarekin jolasean ibiltzeko ikastaroak antolatu ditu. Lotzen elkarteak, bestalde, parkour ikastaro bat antolatu du eta PikNik elkarteak bi sukaldaritza tailer eskainiko ditu: 'Zaindu maite duzun hori' eta 'Gabonetako kutixiak'.

Amaiur Luluaga herriko dantzariaren eskutik abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an dantza garaikide ikastaroa izango da Mikelasagasti auditorioan 11:00etatik 12:30era.

Ikastaroen izen emateak abenduaren 18a baino lehen egin beharko dira. HHtik DBHra bitartekoek gazteria sailean edo gaztelekuan izango dute informazio guztia eta 17 urtetik gorakoek kultura@anoeta.eus helbidera idatzi beharko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!