Saharar herriari babesa eman diote

Ataria 2020ko azaroaren 21a

Saharar herriari babesa eman 5 1605964274763
Saharar herriari babesa eman 1 1605964270819
Saharar herriari babesa eman 2 1605964271978
Saharar herriari babesa eman 3 1605964272793
Saharar herriari babesa eman 4 1605964273677
Saharar herriari babesa eman 6 1605964275639

Sahara Euskadi Mugimendutik, Tolosaldea Sahararekin elkartea parte den plataformatik, elkarretaratzea antolatu dute gaur eguerdian Anoetan, "Mendebaldeko Saharako su-etena apurtu izana salatzeko".  150 pertsona inguru elkartu dira herriko plazan.

Salaketa egiteaz gain, Espainia zein nazioarteko komunitateari exijitu diete "1991 urtetik atzeratu egin den autodeterminazio erreferenduma behingoz antolatu dezaten".

Duela 29 urte gerrari amaiera eman zioten Akordio Militar zein Bake Akordioak Marakok urratu egin dituela esan dute, "2001ean Guerguerateko pasabide ilegala ireki zuenean eta azaroaren 13anb saharar zibilek urriaren 21etuj itxitako pasabidea berriz irekitzeko tropak mugiaraz zituenean".

"Lotsaren harresian zehar liskar armatuak berrekin diren testuinguru honetan, saharar herriari ematen diogun babesa berresteko unea da, duela 45 urtetik bere lurraldean okupazioa eta nazioarteko komunitatearen axolagabekeria jasaten ari baita", zehaztu dute elkarretaratzearen antolatzaileek. Elkartasun hori adierazteko, Espainiako Gobernuari afrikar kontinenteko azken lurralde ez-autonomoa deskolonizatzeko ardura bere gain hartzea eskatuko diote, eta, MINURSOrekin batera, "zuzen dezala saharar herriaren autodeterminazio eskubidea aitortzen duen erreferenduma".

Aldi berean, "Nazio Batuen, Erreferendumerako bere Misioaren eta nazioarteko gainerako komunitatearen ekintza eza agerian utzi" nahi izan dute, Marokok urteotan egindako Nazioarteko Zuzenbidearen "urraketa guztien aurrean", bai eta saharar herriak bide baketsuen alde egindako "apustu eztabaidaezinaren eta nazioarteko  legediari erakutsitako errespetuaren aurrean agertutako axolagabekeria" ere.

Euskal Herria saharar herriarekin eta bere borrokarekin "herri solidarioa izan dela beti" gaineratu dute. "Beste behin ere, beraiekin gaudela adierazi nahi diegu eta datozen deialdietan ere parte hartzeko gonbita egiten dizuegu".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!