Duitamako ortzadarraren 25 urte

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2020ko urriaren 8a

Gaur bete da mende laurden Abraham Olanok Munduko Txapelketa irabazi zuela Duitaman. Bigarren izan zen Miguel Indurain.

25 urte betetzen dira gaur bi euskal herritarrek, Abraham Olanok eta Miguel Indurainek, Kolonbiako Duitama herrian historia egin zutela. Munduko txapeldun eta txapeldunorde izan ziren errepideko proban. Bi txirrindulariek azti jokatu zuten, une egokian jo zuen Olanok erasoa, eta Indurainek ondo eutsi zien atzekoei. Horrek eman zien garaipena.

Txirrindulariek 15 itzuli eman behar zizkioten 17,7 kilometroko zirkuitu bati: 265 kilometro. Ibilbideko punturik zailena El Cogolloko mendatea zen, 4,2 kilometro %10eko pendizarekin. Ibilbide egokia orduko Kolonbiako puntako txirrindularientzat: Cacaito Rodriguez, Oscar de Jesus Vargas eta Oiveiro Rincon, esaterako. Haiek, gainera, ohituta zeuden latitude hartan lehiatzera. Indurain eta Olano, hala ere, Munduko txapeldun eta txapeldunorde izatetik zetozen erlojupekoan.

Hain proba luzea izanda, espero zitekeen moduan, hasieratik izan ziren ihes egiteko ahaleginak. Baina lasterketa irabazteko faborito ziren txirrindularien selekzioek kontrolpean zuten proba. Hiru ziren hautagai nagusiak: Indurain bera, Marco Pantani eta Cacaito Rodriguez. Itzuliak aurrera joan ahala, lasterketa gogortzen joan zen. Izan ere, euria eta hotza egin zituen egun historiko hartan. Txirrindulari askok utzi zuten lasterketa: 98tik 20k, hain zuzen ere.

Jarraitu irakurtzen Berrian

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!