Euskal Jaiaren hitzorduari eutsiko diote Anoetan

Ataria 2020ko irailaren 30a

Urriaren 8tik 11ra egingo da Anoetan XIV. Euskal Jaia. Igandean, urriaren 11n, herriko baserritar eta artisauen azoka egingo dute plazan.

COVID-19aren krisiak bereziki kolpatu du lehen sektorea eta Euskal Jai batzordeak, Anoetako Udalaren babesarekin, herriko baserritar eta artisauak babestu nahi ditu. Horregatik, elkar zaintzeko neurriak hartuta, aurten ere, Euskal Jaiaren egitarauari heldu dio talde antolatzaileak, azokak eta kultur ekitaldiak seguruak direla aldarrikatuz.

Hona hemen egitaraua:

URRIAK 8, OSTEGUNA

18:00. Pirritx, Porrotx eta Marimotots kiroldegian.

URRIAK 9, OSTIRALA

19:00. Raitx taldearen kontzertua plazan.

URRIAK 10, LARUNBATA

18:30. Ikastolan bertso saioa: Andoni Egaña, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Nerea Elustondo, Haritz Mujika eta Oihana Iguaran.

URRIAK 11, IGANDEA

10:00-14:00. Herriko baserritar eta artisauen azoka plazan.

18:00. Arineketan dantza ikuskizuna plazan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!