Abraham Olano kiroldegian ikasturte berrirako eskaintza egin dute

Ataria 2020ko irailaren 25a

Helduentzat eta haurrentzat ikastaro ezberdinak eskainiko dira. Izen emateak kiroldegian bertan egin daitezke. Urriaren 9an amaitzen da epea.

Helduentzat hiru hileko ikastaroak eskainiko dira, besteak beste, pilates, cross training, multiklass, cycling eta hirugarren adinekoentzat gimnasia eskainiko dira. Haurrentzat judo ikastaroak eskainiko dira kiroldegian hiru hilabetetarako.

Anoetan erroldatutako famili ugariko kideei, langabetuei, erretiratuei, gazte txartela dutenei eta pentsiodunei %25eko beherapena egingo diete. Gainera, Abraham Olano kiroldegiko abonatu guztiek ere %25eko murrizpena izango dute.

Informazio gehiago nahi duenak 688 66 39 50 telefonora hots egin dezake, 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!