Koronabirusa

Merkatari eta ostalariei laguntzak emango dizkiete, COVID-19ari aurre egiteko

Ataria 2020ko irailaren 25a

Merkataritza eta ostalaritza sektoreetan beharrezko inbertsioak egiteko, ekipamenduak jartzeko eta inbertsio horiek bideratzeko ikerketak egiteko emango dira diru laguntzak.

Diruz lagundu ahal izateko, onartutako  inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa 150 eurokoa izango da establezimendu bakoitzeko, eta zenbateko horretara iristen ez diren eskaerak ez dira diruz lagunduko. Diruz lagundu daitekeen gehieneko gastua, berriz, 1.000 eurokoa izango da establezimendu bakoitzeko.

Anoetako Udaleko alkatetzak irailaren 15ean atera zuen ebazpena. Udalaren atarian topatu daiteke eskaera egiteko orria eta urriaren 16an amaituko da eskaerak aurkezteko epea.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!