Anoetan bertan euskara ikasteko aukera

Ataria 2020ko irailaren 10a

Urritik aurrera 2020-2021 ikasturteko euskara ikastaroak hasiko dira, eta hala nahi izanez gero, Anoetan bertan aurrez aurreko eskoletara joateko aukera izango da.

Interesatuek ikastaroetan izena eman dezakete dagokion orria udaletxean aurkeztuta edo euskara@anoeta.eus helbidera bidalita, irailaren 17a baino lehen. Informazio gehiago nahi duenak 943 65 12 00/04 telefonora hots egin dezake. Anoetako Udalak, gainera, diruz lagunduko ditu ikastaroak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!