Igor Gonzalez Sola presoaren heriotza ekidin zitekeela dio Sortuk

Ataria 2020ko irailaren 7a

Hainbat eragilek deituta Alegian egindako elkarretaratzea.

Anoetako Sortuk Martuteneko espetxean hilik azaldutako Igor Gonzalez Solaren heriotza salatu du eta Espainiako Gobernuaren espetxe politika "kriminala" dela esan du. 

Anoetako Sortuk Bilboko Igor Gonzalez Solaren heriotza salatu du eta aske behar zuela nabarmendu du. "Heriotza hau ekidin zitekeen, Igorrek aske behar zuelako egon. Izan ere, Igor Gonzalez gaixorik zegoen eta Espainiako epaileek ezarri zioten zigorraren hiru laurdenak beteak zituen dagoeneko. Zergatik jarraitzen zuen espetxean? Zer asmo politikoren mesedetan?", galdetu du.

Heriotza euskal presoei ezartzen zaien espetxe politika "kriminalaren" ondorio dela esan du eta Espainiako Gobernuak duela ardura zuzena. "Erabaki politikoak hartzeko unea da, euskal presoak bahitu politikotzat hartzeari utzi eta etxerako bidean jartzeko". Aski dela eta urratsak eman behar direla nabarmendu du ere. Horiek horrela, Sortuk euskal herritarrei egin die dei heriotza hau salatzeko antolatzen diren mobilizazioetan parte hartzeko, "denok konponbiderako bidea  izan gaitezen". "Era berean, gertaera latz honek gogoeta kolektibo bat eskatzen duela uste dugu eta horretara deitzen ditugu euskal eragile politiko eta sozial guztiak. Noiz arte jarraitu behar dugu egoera honetan? Zer-nolako etorkizuna eraiki daiteke  horrela?".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!