Koronabirusa

Elkarrekin hausnartzeko okasioa izan dute Anoetako emakumeek

Ataria 2020ko uztailaren 2a

Joan den ekainaren 30ean 20 emakume inguru bildu ziren udal liburutegian, COVID-19aren garaiaz hitz egin eta iritzi eta sentipenak elkartrukatzeko.

Covid-19aren bueltan sortutako egoerak, hala nola, alarma egoerak eta itxialdiak emakume askoren errealitateak oraindik eta gogorragoak bilakarazi dituzte.

Anoetako Udaletik, bizitako hori gune seguru batean partekatzeko aukera ematea garrantzitsua ikusi zen, emakumeak saretu eta elkarri entzunez, laguntzeko. Itxialdian bizitako hutsuneak, kezkak, gabeziak, alde positiboak eta etorkizunari begirako erronkak izan zituzten hizketagai eta iritziak eta sentipenak elkartrukatu zituzten, giro onean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!