Koronabirusa

Anoetako Udalak zabaldu ditu bere ateak

Ataria 2020ko ekainaren 15a

COVID-19 birusak sortu duen osasun alarma egoeraren ostean Anoetako Udalak astelehenean irekiko ditu bere ateak.

Horretaz gain, pixkanaka-pixkanaka udal eraikinak ere irekitzen joango dira; esate baterako auditoria, boulderra, musika lokalak, Kazeta Gunea eta ikasteko gela.

Udaletxera sartu ahal izateko, beharrezkoa da maskaren erabilera. Horretaz gain, sartzean, lurreko gezi eta marrei kasu egin behar zaie eta oinarrizko segurtasun neurriak bermatu behar dira, hau da, ahal den neurrian bi metroko segurtasun neurriak mantendu, sartu eta irtetean hidrogelaz eskuak garbitu eta igogailua beharrezko kasuetan soilik erabili behar da, eta erabiltzekotan banaka. Azkenik, bakoitzak bere boligrafoa eramatea gomendatzen da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!