Koronabirusa

Modu berezian banatu dituzte aurtengo Hizki Marrazki lehiaketako sariak

Ataria 2020ko eka. 15a, 20:00

DBH4ko Lehen saria eskuratu dute Naroa Olano eta Ainitze Tejeriak 'Lurra pixkanaka hiltzen eta gu, zertan?' ipuinarekin. Argazkia: Anoetako Herri Ikastola

Hizki-Marrazki ipuin marraztuen lehiaketa antolatu dute, aurten ere, Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolak. COVID-19a dela eta, sari banaketa ekitaldia desberdina izan da.

Urtero, txikienentzako ipuin kontaketa antolatu ohi dute auditorioan, baina aurten hori posible ez denez, onine ikusi ahal izan da Kontukantoiko Beak eta Cesarrek prestatutako ipuina.

Bestalde, epaimahaikideek urtero aukeratzen dute ipuin bat aurkeztutako lan guztien artean, Kontukantoikoek gero sari banaketa ekitaldian konta dezaten. Hau da aurtengoan aukeratutako ipuina.

Aurten DBH1eko ikasleek eginiko eguneroko digitalen diapositibak  ezin izan dituzte liburuxkan sartu, eta honenbestez, ikusgai jarri dituzte Anoetako Udaleko esteka honetan.

Bide batez, webgune horretan bertan ikusi daitezke saridunen argazkiak. Aurten egoera berezi honi dagokion ekitaldi berezia egin dute eta irabazleak ikusi daitezke argazkietan, Itziar Lazkao Anoetako Herri Ikastolako zuzendariarekin eta Amaia Urkola Anoetako Udaleko Euskara eta Hezkuntza zinegotziarekin batera.

Hauek dira aurtengo saridunak:

LH3. 8-9 urte

  • Lehen saria: Malaka eta Jaek, Harri Iraeta Echarri
  • Bigarren saria: Familia musikaria, Iraide Langarica Goya

LH4. 9-10 urte

  • Lehen saria: Bi ume espazioan, Yaiza Jimenez Miguez
  • Bigarren saria: Joxeren ametsa, Iker Iturrioz Aizpun

LH5. 10-11 urte

  • Lehen saria: Jimmi espazioan, Mario Vieira  Caballero
  • Bigarren saria: Badator Koronabirusa, Oihan Sarasola Badiola eta Iurgi Sanchez Goenaga

LH6. 11-12 urte

  • Lehen saria: Denbora geldiketa, Luar Agirre Mujika eta Eneko Ayestaran Odriozola
  • Bigarren saria: Ama Lurraren haserrea, Oinatz Errazkin Otamendi

DBH1. 12-13 urte

  • Lehen saria: Nire egunerokoa, Enara Odriozola Uzkudun
  • Bigarren saria: Egun bateko negarra betiko poza, June Martin Ulanga

DBH2. 13-14 urte

  • Lehen saria: Zuekin harremanetan, Ane Otaegi Etxenagusia eta Nerea Telleria Ormazabal
  • Bigarren saria: Guraso agurgarriak, Nahia Gorriti Gil eta Ekhiñe Iturbe Elola

DBH3. 14-15 urte

  • Lehen saria: Itxaropen hondoratua, Mikel Otermin Pagola eta Alain Filipe Etxabe
  • Bigarren saria: Min egiten duenak ez du maite, Nahia Agirre Lasa eta Amane Tejeria Acosta

DBH4. 15-16 urte

  • Lehen saria: Lurra pixkanaka hiltzen eta gu, zertan?, Ainitze Tejeria Tolosa eta Naroa Olano Gonzalez
  • Bigarren saria: Lehengo musika, hobea ala ez?, Endika Gorriti Gil eta Beñat Martin Ulanga

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!