Koronabirusa

Konfinamendua genero ikuspegitik

Ataria 2020ko ekainaren 11

Anoetan, Udala leihotik herrira ekimenarekin jarraituz, Sheila Melcon Lopez psikologo eta genero indarkerian aditua denarekin solasaldia izan dute. Gizarte ongizateko eta parekidetasun zinegotziak hartu dute parte.

Genero ikuspegian kokatuz egoeraren analisia eta hausnarketa egin dute hirugarren saio honetan. Emakumeek egunerokoan bizi duten egoera azalera ekarri duela adierazi du bertan psikologoak, eta egoera honetan zaintza lanen zamari eustearen zailtasuna azpimarratu du, emakumeengan geratzen dena berau.
Aurrera begirako erronkak ere ekarri dira mahai gainera, eta batez ere, egoerari eusten eta sostengu izan diren emakume horiek behar duten laguntza eta saretzea azpimarratu dituzte.
 
Sheila Melcon Lopez psikologo eta genero indarkerian adituarekin hitz egin dute Esther Iztueta eta Saioa Tolosa zinegotziek. Egoeraren analisia egiteko eta aurrera begirako erronkez hausnartzeko "aukera ona" izan dela azpimarratu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!