Koronabirusa

Anoetako liburutegiak ekainaren 1ean zabalduko ditu berriro ateak

Ataria 2020ko maiatzaren 29a

Goizeko ordutegian egongo da irekita, 09:00etatik 13:30era. Mailegu eta itzulketa zerbitzua izango ditu martxan. 

Euskadiko liburugien sarerako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailak eman dituen segurtasun gomendioak jarraituko dituzte Anoetan. 

  • Ahal bada liburuak aldez aurretik eskatu.
  • Hobe bakarrik joatea eta liburua gordetzeko poltsa eramatea.
  • Adin txikiko eta menpekoak bakarrik joan daitezke liburutegira beste pertsona batekin batera.
  • Eskuak garbitu eta maskara eraman beharko da.
  • Lurrean markatutako ibilbideak edo liburuzainen argibideak jarraitu beharko dira.
  • Tarte soziala errespetatu beharko da. 

Anoetako udal liburutegiak QR kode bat jarri du herritarren eskura katalagoan begiratu eta eskaera egin ahal izateko. Bestela, www.liburubila.euskadi.eus helbidean begiratu daiteke.

Informazio gehiago 943 54 38 97 telefonoan edo liburutegi@anoeta.eus helbidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!