Koronabirusa

‘Anoetako emakumeak herriari’ erakusketa, orain, digitalki

Ataria 2020ko maiatzaren 22a

Anoetako Udalaren web gunean bisitatu ahal izango da erakusketa.

Martxoaren 5ean inauguratu zuten erakusketa liburutegian. Tamalez, COVID-19a dela eta, astebete soilik egon zen ikusgai, eta horregatik formatu digitalean zabaltzea erabaki dute udaletik. Erakusketa honen bidez balioan jarri nahi izan dute herriko emakumeek hainbat esparrutan herriari egiten dioten ekarpena, eta beren jarduna bistaratu. www.anoeta.eus helbidean dago ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!