Koronabirusa

Icebergaren punta

Erabiltzailearen aurpegia Txomin Azpiroz De Pedro 2020ko maiatzaren 19a

Doinua: Nere gorputza dardarka daukat.

Icebergaren punta besterik

ez da etorri zaiguna.

Covid hogeia, hogeita bata…

izango dira hurruna.

Nahiz pandemian txertoan bila

pasatu gau ta eguna.

Txertoa beti existitu da;

da bioaniztasuna!

Geronek hautsi degun artean

leial babestu gaituna.

Zein da honen erruduna?

Ta gure etorkizuna?

Ispilu batek emango digu                            

guzti honen erantzuna:                    

Gizakia da bere burua

galbidean jarri duna. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!