Udal pilota eskolan eta dantza ikastaroetan izena emateko aukera

Ataria 2020ko maiatzaren 13a

2020-2021 ikasturtean udal pilotan eta Anitz dantza taldearen ikastaroetan izena emateko epea maiatzaren 21ean bukatzen da eta horretarako kultura@anoeta.eus helbidera idatzi beharko da.

Anoetako Udal Pilota eskolari dagokionez, aurrebenjaminek (LH1-2) astelehen eta asteazkenetan izango dituzte saioak 17:15etik 18:15era; benjaminak  (LH3-4) astelehenetan 18:15etik 19:15era bilduko dira eta ostegunetan 17:15etik 18:15era; alebinak (LH5-6) astearteetan 17:15etik 18:15era eta ostegunetan 18:15etik 19:15era; bukatzeko infantilak (DBH1-2), astelehen eta ostegunetan entrenatuko dira 19:15etik 20:15era.

Anitz dantza taldeak aipatu duenez, antolaketa arrazoiak direla eta, irailean ez dute deialdirik egingo, beraz, izen emateko aukera bakarra orain dago, maiatzaren 21era arte. Ohartarazi dutenez, epez kanpo izena ematen duenak ez du plazarik izango. HH3tik LH1era bitarteko umeek ordubeteko saioa izango dute astean behin, eta matrikularen prezioa 65 eurokoa izango da; LH2tik LH6ra bitartekoek, astean ordu eta laurdeneko saioa izango dute eta prezioa 80 eurokoa da; bukatzeko DBH1etik aurrerakoek 95 euro ordaindu beharko dituzte eta astean ordu eta erdiko saioa izango dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!