Koronabirusa

Nerabeak konfinamendu eta deseskalatze garaian

Ataria 2020ko maiatzaren 9a

Izar Arregi Aizpuru psikologoarekin elkarrizketatu da Jokin Tolosa Zabala kultura, kirola eta gazteria zinegotzia.

COVID-19ak dakarren eraldaketan, Anoetako udalak herriarekin eta herritarrekin bat eginik egon nahi du. "Guztion artean eraikiko baitugu elkarbizitza berria; elkarlaguntzan eta ongizate sozialean eta kolektiboan oinarrituko den herria eraikiko dugu", esan dute udal ordezkariek.

Horretarako, Izar Arregi Aizpuru psikologo kliniko eta familia teraupeutariarekin saio batzuk antolatu dituzte, gai desberdinak jorratzeko asmoz. Lehen saio batean, konfinamendu garaian hezkuntzarekin haur, nerebe eta gazteek duten egoeraz aritu ziren eta oraingo honetan, konfinamendu garaian eta deseskalatzean nerabeekin elkarbizitzeko aholkuak eman ditu Arregik.

Anoetako Udalak herritarrak gonbidatu nahi ditu parte hartzera, euren kezka, jakin min edo bizipenen inguruko kontsultak Arregiri bideratzeko. Horretarako, eiztueta@udala.eus helbide elektronikoa erabil dateke eta ondorengo saioetan helarazten diren gaiak kontutan hartu eta lantzen saiatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!