Koronabirusa

Ekainean erabakiko du udalak aurtengo udalekuak egin ala ez

Ataria 2020ko maiatzaren 5a

Momentuko egoera eta araua zein den kontuan hartuta hartuko dute erabakia, Iratxe Olano Gazteria teknikariak jakinarazi duenez.

Anoetako Udaletik, Iratxe Olano Gazteria teknikariak herriko gurasoei mezu bat helarazi die udalekuei buruz: "Udaletik, udalekuen gaia presente dugula adierazi nahi diegu gurasoei, baina COVID-19 birusak sortu duen osasun alarma dela eta, udalekuak nola antolatu pentsatzen ari gara: zer neurri hartu, nola bideratu, zer egin...".

Ez dago udalaren esku, eta momentuko egoera eta araua zein den kontuan izango dute erabakia hartzerako. Hori dela eta, ekaineko lehen astean konfirmatuko dute udalekuak antolatuko diren ala ez. Gaiarekiko edozein zalantza izanez gero gazteria departamentuarekin harremanetan jartzeko deia luzatu dute: gazteria@anoeta.eus helbidean edo 688 761 343 telefonoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!