Koronabirusa

Izar Arregi psikologoarekin elkarrizketa saioak

Ataria 2020ko apirilaren 24a

Aurretik grabatutako saioak izango dira eta herritarrak gonbidatu nahi dituzte parte hartzera, euren kezka, jakin min edo bizipenen inguruko kontsultak Izar Arregiri bideratzeko. Horretarako, eiztueta@udala.eus helbide elektronikoa erabil daiteke.

Ondorengo saioetan herritarrek helarazitako gaiak kontutan hartu eta lantzen saiatuko dira. Abiapuntu gisa, Hezkuntzaren inguruko gaia aukeratu dute, hain zuzen ere, Aste Santuko ez ohiko oporren ostean ikasleak ikastera bueltatu diren astean.

"COVID-19ak eragindako krisi honek gizarte eraldaketa bat ekarriko duela jakina da. Konfinamenduko momentu hauetatik hasita, “post-koronabirus” aroa datorkigu. Ez dakigu zer eta nola joango den baina jakina da gizarteko balore, pentsaera eta bizimodu berri baten aurrean egon gaitezkeela", adierazi dute Anoetako Udaletik.

Eraldaketa berri honetan, udalak herriarekin eta herritarrekin bat eginik egon nahi du. "Guztion artean eraikiko baitugu elkarbizitza berria; elkarlaguntzan eta ongizate sozialean eta kolektiboan oinarrituko den herria eraikiko dugu".

Izar Arregi Aizpuru psikologo kliniko eta familia teraupeutarekin saio batzuk eskainiko dituzte beraz, hainbat gairen inguruan eta anoetarrek euren proposamena luzatu ahal izango dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!