Idazkari lanpostua aldi baterako betetzeko hautaketa prozesua abiatu du Anoetako Udalak

Ataria 2020ko apirilaren 20a

Apirilaren 17an argitaratu dira lan eskaintzan parte hartzeko oinarriak.

Anoetako Udalak, 2020ko apirilaren 17ko alkate ebazpenez Idazkaritza lanpostua aldi baterako betetzeko hautaketa prozesuaren oinarriak onartu ditu.

Anoetako Udalean hutsik dagoen Idazkaritza lanpostua bitarteko funtzionario batek betetzeko hautaketa prozesua egitea da honen helburua, oposizio-lehiaketa sistema bidezkoa, lanpostu hori gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionario batek bete arte.

Anoetako Udalaren atarian topatuko du interesdunak informazio guztia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!