Kirola elkarrekin egiteko proposamena Abraham Olano kiroldegitik dator. Nerearen laguntzarekin izango dira saioak astean bitan. Behin izena emanda, bertatik loturak bidaliko zaizkie saioetan parte hartuko duten anoetarrei. Parte hartzaileek ez dute zertan Skype aplikazioa eduki beharko, loturatik sartzeko aukera emango baitzaie.