Anoetarrek ere bat egin dute Aberri Eguneko deialdiarekin

Ataria 2020ko apirilaren 11

Euskal Herria Batera ekimenarekin bat eginik, bideo bat osatu dute, Anoetako zenbait herritarren mezuekin. Bihar, balkoira irtengo dira 12:30ean.

Balkoietara ateratzeko deia luzatu diete herritar guztiei. Minutu bateko isilunea egingo dute, koronabirusagatik hil diren herritar guztien omenez, eta ondoren, Josean Artzek idatzi eta Mikel Laboak musikatutako Txoria Txori olerkiaren kantua abestuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!