Koronabirusa

Herritarrei arduraz jokatzeko deia luzatu du Anoetako Udalak

Ataria 2020ko martxoaren 18a

Pello Estanga alkateak herritarrak zoriondu ditu orain arte agertutako jarreragatik. 

Koronabirusak hartutako ez ohiko neurriak betez, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak erabakitako prebentzio neurriak betetzeko eskaera egin du Anoetako Udalak, hamabost eguneko iraupenarekin.

Anoetako udal eraikin eta instalazio guztiak jendearentzat itxi egingo dituzte eta jarduera eta bilera guztiak etengo dituzte. Enplegatu pulbikoek, ahal dela, telelanaren bidez edo txandaka egingo dute lan eta seme-alaba txikiak eta eskola adinekoak dit uztenek izagno dute lehentasuna etxetik lan egiteko.

Udal zerbitzuekin harremanetan jartzeko, 943 65 12 00 telefonora hots egin beharko da, 08:00etatik 15:00etara edo e-maila bidali daiteke udala@anoeta.eus helbidera.

Anoetako Udalak gogorarazi nahi izan du herriko janari dendak ere egoera honi erantzuten ari direla, beharrezko segurtasun neurriak hartuz. "Beraz, urte guztian bezalaxe, orain ere bertako baserritarren eta komertzio txikiaren aldeko apustua egitera gonbidatzen zaituztegu: Bertakoa Bertatik", esan dute. Anoetako Udalak bat egiten du Azokak ireki dokumentuarekin. "Osasun krisiaren garai hauetan beharrezkoa delako tokiko elikadura ekoizpenei eustea eta hauek indartzea".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!