Suberrikoek jantzi dute bakarrik txapela Irekian

Ataria 2020ko martxoaren 11

Euskadiko Pilota Federazioak antolatzen duen Emakumezkoen Gomazko Paletako Euskal Herriko Irekiaren finalak jokatu dira asteburuan.

Lehen mailan txapela Anoetako Su-berri 2 taldeko Maizak eta Eizmendik jantzi zuten, elkarte bereko 3 taldeko Garmendiaren eta Mendizabalen aurka.

Elite mailakoan Maider Mendizabal anoetarrak Irazustabarrenarekin batera jokatu zuen finala, eta 26-30 galdu zuten Murilloren eta Saezen aurka.

Hirugarren mailan Larraun elkarteko Berakoetxea-Galartza bikoak 30-16 irabazi zioten Alegialdeko Intxurre 2ko Agirre-Olano bikoaren aurka. Bigarren mailan ez zegoen eskualdeko ordezkaririk, eta Aiako elkarteak 21-20 galdu zuen Hernani 2ren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!