M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2020

Anoetako emakumeen jardunaren aitortza egiteko erakusketa

Ataria 2020ko martxoaren 5a

Martxoaren 4ean inauguratu zuten udal liburutegian eta jende asko gerturatu  zen ekitaldira. Ikusgai izango da martxoaren 31ra arte.

'Anoetako emakumeak herriari' izenburua darama erakusketak eta udal liburutegian izango da ikusgai datozen egun hauetan.

Anoetan Aste Morea antolatu du mugimendu feministak eta egitarauaren barruan, beste ekitaldi hauek izango dira:

Martxoak 5, osteguna

  • 18:30. Ana Apika ipuin kontalariaren eskutik Emakumeak=kontatzen saioa eskainiko da udal liburutegian.

Martxoak 6, ostirala

  • 18:30. Zauriak dokumentalaren emanaldia Mikelasagasti auditorioan.

Martxoak 7, larunbata

  • Arratsaldean. Josi ta Josi Tolosaldeko emakumeen topaketa Anoetako plazan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!