Ikastaro eskaintza zabala izango da Anoetan

Ataria 2020ko martxoaren 4a

Nerabeen gurasoentzat sexualitatearen inguruko saio irekiak egingo dituzte Anoetako Herri Ikastolak eta Irurako ikastolak antolatuta. Martxoaren 9an eta 16an izango dira saioak.

Sexune taldeko Elene Jimenez sexologoa arituko da bi egunetan azalpenak ematen eta nerabeen gurasoentzat eta nerabeekin lan egiten dutenentzat prestatu dituzte saioak. Anoetako Herri Ikastolan 17:00etatik 19:00etara izango dira saioak eta izen emateak bertan egin beharko dira, martxoaren 6a baino lehen. "Sex-ixiltasuna apurtzeko bideak. Nerabeen sexualitatearen bidaia kideak" izenburua eramango du formazio saioak. 

Ikastaroak doan

Cebanc profesionalen prestakuntzarako elkarteak Anoetako Udalarekin batera hainbat ikastaro antolatu ditu. Doakoak dira eta martxoaren 13ra arte eman daiteke izena. Udaletxean, liburutegian edota infokultura@anoeta.eus helbidean eman daiteke izena.

Honako ikastaro hauek antolatu dira eta ordutegia partaideen arabera zehaztuko da: 

  • Adimen emozionala pertsonen arteko eta norbere buruarekiko harremanak hobetzeko (20 ordu)
  • Nire bakardadearekin soinean. Bakardadea modu positiboan gainditzeko baliabideak (20 ordu)
  • Boluntarioen partaidea eta sentsibilizazio tailerra (20 ordu)
  • Etxeko lehen sorospenak eta arriskuen prebentzioa (20 ordu)

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!