U30 Greba Orokorra

Anoetako emakumeek bat egingo dute greba orokorrarekin

Ataria 2020ko urtarrilaren 24a

Aurreko larunbatean egindako batzarrean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak greba orokorrerako luzatu duen deialdiarekin bat egitea erabaki zuten.

Indarkeriari, parekidetasun ezari, prekarietateari, sexualitate eredu hegemonikoei, lanen sexuaren araberako banaketari, kontsumo ereduari, familia patriarkalari, jakintzen hierarkizazioari, arrazakeriari, edertasun kanonari eta zapalkuntza guztiei aurre egiteko balioko du datorren urtarrilaren 30eko greba orokorrak. Horregatik erabaki dute Anoetako emakumeek, bizitzak erdigunean jarri eta deialdiarekin bat egitea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!