U30 Greba Orokorra

Urtarrilaren 30eko greba orokorra prestatzeko batzarra egin dute

Ataria 2020ko urtarrilaren 16a

Anoetako greba komitea hasi da biltzen eta 27 pertsona bildu ziren asteazkenean, urtarrilaren 30eko lanuzte eta mobilizazioak prestatzen joateko.
 

Urtarrilaren 23an, 17.00etan, denda, taberna eta komertzioetara joango dira informazioa banatzera, eta 18:00etan etxez etxe grebaren inguruko informazioa banatuko dute. Arratsalde hori baliatuko dute, baita ere, grebaren deialdia zabaltzeko bideoa egiteko.

Herriko komertzio eta herritar guztiei dei egiten diete kontsumo, produkzio eta zaintza greba honetan parte hartzeko eta antolatu diren mobilizazioetan parte hartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!