Urtarrilaren 30eko greba prestatzeko bilera, gaur

Ataria 2020ko urtarrilaren 15a

Anoetako greba komiteak bilera irekia deitu du gaurko, urtarrilak 15, udaletxeko batzar aretoan. Bi deialdi luzatu dituzte. 18:00etan gaztelaniaz izango da batzarra, eta 18:30ean euskaraz. Urtarrilaren 30ean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak deitutako greba eguna izango da Euskal Herrian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!