Oier Aranzabal eta Mikel Urdangarin Anoetan izango dira urtarrilaren 3an

Ataria 2019ko abenduaren 27a

eitb.eus

Margolaria filma ikusteko aukera izango da urtarrilaren 3an, Anoetako Mikelasagasti auditorioan. Filmeko protagonista eta zuzendaria bertan izango dira, eta filmaren ostean, solasaldi musikatua eskainiko dute.

Oier Aranzabalek zuzendutako Margolaria filmaren proiekzioa eta Mikel Urdangarinekin batera egingo duen solasaldi musikatua 18:00etan izango da, Mikelasagasti auditorioan. Hiru euro ordaindu beharko dira sartzeko.

Biharko hitzordua

II. mus txapelketa azkarra antolatu dute biharko. Frontoian izango da, 16:00etatik aurrera. 15:30etik aurrera izena emateko aukera zabalduko dute, eta bikote bakoitzak 40 euro ordaindu beharko ditu. Lehen zortzi bikoteek saria izango dute.

Joskintza ikastaroa

Urtarrilaren 10etik martxoaren 8ra bitarte, josten ikasteko aukera izango da Anoetan. Izena, ordea, urtarrilaren 8a baino lehen eman beharko da liburutegian edota infokultura@anoeta.eus helbidean. Saio horiek ostiraletan egingo dituzte, 15:00etatik 17:00etara ikasketa gelan. 45 euroko kostua izango du.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!