Euskal jaia antolatzeko bilera egingo dute, bihar

Ataria 2019ko irailaren 11

Urtero antolatzen dute Euskal Jaia Anoetan, eta bihar, hilak 12, bilera egingo dute, udaletxean.

18:30ean hasiko dira antolaketa lanekin, eta herritar guztientzat ateak zabalik izango dituzte. Aurtengo Euskal Jaiaren gaia, basoko elikagaiak izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!