Larunbatean 10:00etan elkartuko dira plazan guztiak batera oinez igotzeko. Ordu erdiko bidea izango da, gutxi gorabehera. Aranzadi Zientzia Elkarteko Xabier Peñalverren azalpenek lagunduko dute bisita gidatua, eta azalpen horiek gaztelaniaz emango dira.