Anoetan bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak kalamutegi bat izatea leporatuta

Ataria 2019ko irailaren 6a

Artxiboko irudia

26 eta 19 urte dituzte atxilotuek. Osasun publikoaren aurkako delitua leporatzen diete. Bietako bati, horrez gain, autoritatearen aurkako atentatua. 

Asteazkenean, Anoeta eta Hernialde arteko baserri baten inguruan, Ertzaintzak bi gazte atxilotu zituen. Gaur Barne Sailetik jakitera eman dutenez. Atzo, osteguna, beste pertsona baten aurkako ikerketa jarri zuten martxan.
 
Barne Sailetik zabaldu duten kontaketa gertaeraren inguruan:
 
"120 marihuana landare aurkitu ziren Anoetan, Ertzaintzak landa inguruetan duen zaintza ekimenari esker. Asteazkenean, bertara gerturatu ziren eta bi pertsona ikusi zituzten erregadio lanean eta kukulu bilketan. Hauek ertzainak ikusi zituztenean korrika ihesi hasi ziren mendian gora. Bertan atxilotu zituzten osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta. Bietako bat, sasi artean ezkutatu zen eta aurkitua izan zenean ertzain baten aurka jauzi zen, kolpatu egin zuen. Osasun publikoaren aurkako delitua eta autoritatearen aurkako atentatua leporatuta atxilotua izan zen".
 
Ostegunean, baserria eta bere ingurunea miatu zituzten ertzainek, Barne Sailetik azaldu dutenez, Tolosako Zuzenbide Epaitegiak baimenduta. "Cannabis poltsa ugari aurkitu ziren izoztuta kongelagailuetan. Ondorioz, baserriko arduradunaren aurkako diligentziak zabaldu dira".
 
Hiru pertsonak Tolosako epaitegiaren esku utzi dituztela azaldu dute. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!