Gazte Eguna ospatuko dute larunbatean, belaunaldi berriari ongi etorria emateko

Irati Urdalleta 2019ko abuztuaren 29a

Egitarau oparoa dute prestatuta Gazte Egunerako. Belaunaldi berriari ongi etorria ematea dute helburu.

Anoetako Gaztetxean egun berezia izango dute larunbata. Izan ere, belaunaldi berriari ongi etorria emateko asmotan, Gazte Eguna antolatu dute. Goizean goizetik hasita, ez da aspertzeko betarik izango.

11:00etan hasiko dute eguna hamaiketakoa eginez eta jarraian, ongi etorri asablada egingo dute. 14:00etarako bazkaria prest izango dute. Bertaratu nahi dutenek izena eman beharko dute Arkupe tabernan edo gaztetxean. Bukatutakoan, jolasean arituko dira eta 19:00etan Intzirik joko du. Afaltzeko tartea ere hartuko dute 20:30ean eta festarik ez da faltako 22:00etan hasiko diren Joxpa erromeri taldearen eta DJ Tasound systemen emanaldiekin. Beraz, izango da zertaz gozatua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!