Anoetako Luisa anaiak txapeldunorde, lehen mailako Tolosa CF pala txapelketan

Ataria 2019ko uztailaren 26a

Andoaingo Loidi-Eskudero bikoteak eskuratu du 51. Tolosa C.F. pala txapelketaren lehen mailako txapela, anoetarren aurka 30-23 irabaziz.

Asteazkenean, uztailak 24, Tolosa CFko pala txapelketaren finalak jokatu ziren Tolosan. Lehen mailako finalarekin batera beste hainbat kategorietakoak ere jokatu ziren.

Garbisu-Martinez bikote beratarra egin zen bigarren mailako 51.Tolosa C.F. pala txapelketaren txapelarekin Tolosako Iraola-Gonzalez bikoteari final estu batean 30-28 irabaziz.

Emakumezkoetan, Agirre-Aranburu izan ziren 51. Tolosa C.F. pala txapelketaren txapeldunak, 30-21 emaitzarekin, Ekhine-Eider bikotea menpean hartu ondoren.

Txapeldun, azpi-txapeldun, partaide, ikusle, babesle eta antolakuntzako kideei eskerrik handienak eman dizkie Tolosa CF Palistak taldeak, "beste urte betez pala festa honetaz Tolosan gozarazteagatik".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!