Ander Uranga, bosgarren Europakoan

Ataria 2019ko uztailaren 23a

Atleta anoetarrak 4x100 metroko proban parte hartu du Espainiako selekzioarekin.

Europako 20 urtez azpiko Atletismo Txapelketan parte hartu du Ander Uranga Tolosa CFko atleta anoetarrak. Espainiako selekzioak hautatuta, 4x100 metroko proban lehiatu da, bosgarren postua lortuz. Uranga Bernat Canet, Juan Gonzalez eta Oscar Izquierdorekin batera aritu da txandakako proban.

Finalean sailkapeneko proban baino denbora hobea egin zuten, eta 40,53ko denborarekin bosgarren postuaren lehian izan ziren Poloniako selekzioko atletekin batera, bukaera arte. Proba seigarren bukatu bazuten ere, Britania Handiako selekzioa kanporatu egin zuten eta, beraz, bosgarren postuarekin geratu ziren Uranga eta taldekideak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!