Anoetako jaiak 2019

Anoetarrak oraindik ez dira nekatu festa egiteaz

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko eka. 22a, 14:46

Kukua jaitsi zela egun batzuk pasa dira, baina anoetarrak gogotsu daude. Haurrek hartu dute plaza gaur goizean.

Umeak gustura ibili dira jolasean. Kulki taldearen eskutik plaza bete jolas izan dituzte, eta batetik bestera, guztiak probatuz ibili dira.

Alkiza aldetik iritsi dira buruhandi eta erraldoiak kalejiran, herriko txistulari taldek lagunduta. Harrera beroa egin diete haur eta gurasoek.16:00etan, herriko mus txapelketa jokatuko dute Alkartasuna tabernan.

Herriko gazteak gogotsu iritsiko dira 18:00etara, Gazteen kalejira izango baitute. Eta jarraian, plaza, jendez betetzeko prest egongo da sagardo dastaketarekin. Ostean, herri afaria frontoian egingo dute.

23:00etan, gazteen dantza izango da plazan, eta atzetik, Humus eta Ze Esatek taldeek joko dute plazan.
 
 
Bihar, ekainak 23

12:00. Gora Aniztasuna! Kalejira berezia, EH 11 kolore taldearen eskutik, herriko buruhandi eta txistulariekin.

18:00. Anoetako Jaietako neska federatuen pala txapelketako finala, frontoian, Su-Berri Pilota Elkarteak antolaturik. Ondoren, XXVIII. Pala txapelketako finala, Kuku Pilota Elkarteak antolaturik.

19:30-20:30. Erromeria Gabenara taldearekin.

20:30. Herri afaria plazan.
Izen-ematea: Ekainaren 14ra arte udaletxean edo liburutegian. Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, edalontziak eta eskuzapiak eramango ditu. Zero Zabor filosofiari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten.

22:15. Herriko txalapartariek San Joan bezperako suaren jaia iragarriko dute. Ondoren, suaren inguruan San Joan zortziko kantuak eta dantza. Ondoren, Kukuaren igoera kanpandorrera eta erromeria Gabenara taldearekin.

Ekainak 24, astelehena

12:00. Meza, jubilatuei eskainia. Meza eta gero, Anitz Dantza taldeko dantzariek agurra dantzatuko dute herriko jubilatuen omenez.

14:00. Herriko jubilatu eta pentsiodunen bazkaria eta dantzaldia ikastolan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!