Anoetako jaiak 2019

Koloretako blusarekin festan

Ataria 2019ko ekainaren 15a

Asteazkenean lehertuko da suziria Anoetan, baina, dagoeneko, kuadrillak festan dabiltza. Kuadrilla eguna ari dira ospatzen.

Korrika hasi dute eguna Anoetan. Haurren eta helduen krosak izan dituzte goizean goiz, eguna behar bezala hasteko. Txirrindulari lasterketa ere izan dute, eta eguerdian lehertu da kuadrilla eguneko txupinazoa. Frontoian giro ederrean bazkaldu ostean, kuadrillen arteko jokoak egin dituzte plazan. Pikeak pike, barre algara artean pasatu dute arratsaldea. Iluntzean, berriro ere frontoira gerturatuko dira afaltzera, eta gauak Iratzar erromeria taldearekin jarraituko du, goizaldera arte.

Hemen, datozen egunetarako egitarauak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!