Banatu dituzte Hizki-marrazki lehiaketako sariak

Ataria 2019ko ekainaren 14a

Hizki marrazki 2019 1 1560509869839
Hizki marrazki 2019 2 1560509870315
Hizki marrazki 2019 3 1560509870807
Hizki marrazki 2019 4 1560509871233
Hizki marrazki 2019 5 1560509871651
Hizki marrazki 2019 6 1560509872109
Hizki marrazki 2019 8 1560509873016
Hizki marrazki 2019 9 1560509873443
Hizki marrazki 2019 10 1560509873855

Anoetako Herri Ikastolako gela borobilean banatu dira sariak, bertako ikasleek gidatutako saioan. Kontukantoi taldeak epaimahaiak aukeratutako ipuinetako bat kontatu eta ilustratu du.

Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolak elkarrekin antolatzen dute urtero Hizki-marrazki ipuin marraztuen lehiaketa. Goizean, ipuin kontaketa ilustratua izan da Mikelasagasti auditorioan, HHko eta LHko lehenengo eta bigarren mailako haurrentzat. Kontukantoi taldeak eskaini du saioa.

Ondoren, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik DBHko laugarren mailara bitartekoek gela borobilean izan den sari banaketa ekitaldian hartu dute parte.

Hauek dira banatutako sariak:

A kategorian

LH 3. maila

- 1. saria: Franklin eta bere egun pobreak (Adam Barrell) 35 euro - bonua.

- 2. saria: Hegazkina (Aratz Goikoetxea eta Xabat Yurrita) 25 euro - bonua.

LH 4. maila

- 1. saria: Pailazoak zirkuan (Mikel Aldaz eta Oihan Sarasola) 35 euro - bonua.

- 2. saria: Aleksis eta doki dokiak (Alaia Jimenez) 25 euro - bonua.

B kategorian

LH 5. maila

- 1. saria: Amaiur eta Enai mundu miresgarrian (Aiora Alberdi eta Izar Amonarriz) 40 euro - bonua

- 2. saria: Laguntza (Izei Gereta eta Goar Artola) 30 euro - bonua.

LH 6. maila

- 1. saria: Hiru ate magikoak (Ekain Olano eta Oihana Molina) 40 euro - bonua.

- 2. saria: Tailandiako abentura (Enara Odriozola eta Naia Briz) 30 euro - bonua.

C kategorian

DBH 1. maila

1. saria: Aztara Ginara (Aritz Carretero eta Peru Mendizabal) 50 euro.

2. saria: Ospitaleko bizitza (Maule Agirre eta Oier Saralegi) 40 euro

DBH 2. maila

1. saria: Laster arte, maite zaitut (Jessica Santos eta Amane Tejeria) 50 euro.

2. saria: Arazoak egiterako orduan (Manex  Huarte eta John Barrel) 40 euro.

D kategorian

DBH 3. maila

1. saria: Ama (Garazi Mendizabal) 60 euro.

2. saria: Uda desberdin bat (Arene Lasa) 50 euro.

DBH 4. maila

1. saria: Oraingoz zutik hobeto (Alaitz Rubiños eta Igone Urtaza) 60 euro.

2. saria: Aitonaren liburua (Ibai Mutiloa eta Markel Perez) 50 euro.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!