Anoetako jaiak 2019

Ekainak 23, igandea

Ataria 2019ko ekainaren 11

Egitaraua

12:00

Gora Aniztasuna! Kalejira berezia, EH 11 kolore taldearen eskutik, herriko buruhandi eta txistulariekin.

18:00

Anoetako Jaietako neska federatuen pala txapelketako finala, frontoian, Su-Berri Pilota Elkarteak antolaturik. Ondoren, XXVIII. Pala txapelketako finala, Kuku Pilota Elkarteak antolaturik.

19:30-20:30

Erromeria Gabenara taldearekin.

20:30

Herri afaria plazan.
Izen-ematea: Ekainaren 14ra arte udaletxean edo liburutegian. Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, edalontziak eta eskuzapiak eramango ditu. Zero Zabor filosofiari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten.

22:15

Herriko txalapartariek San Joan bezperako suaren jaia iragarriko dute. Ondoren, suaren inguruan San Joan zortziko kantuak eta dantza. Ondoren, Kukuaren igoera kanpandorrera eta erromeria Gabenara taldearekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!