Anoetako jaiak 2019

Ekainak 22, larunbata

Ataria 2019ko ekainaren 11

Egitaraua

GAZTEEN EGUNA

11:00

Ume jolasak plazan, Kulki taldearekin.

12:30

Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulari taldearekin.

16:00

Herriko mus txapelketa Alkartasuna tabernan. Bikotekide batek gutxienez Anoetan bizi (edo bizi izana) behar du. Izen-ematea doan, 15:30ean bertan.

18:00

Gazteen kalejira.

19:00

Sagardo dastaketa, Kuku Elkarteak antolaturik.

21:00

Herri afaria frontoian. Izen-ematea: ekainaren 13ra arte udaletxean edo liburutegian. Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, edalontziak eta eskuzapiak eramango ditu.

Zero Zabor filosofiari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten.

23:00

Gazteen dantza plazan. Ondoren, HUMUS + ZE ESATEK taldeak plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!