DBHko gazteentzat ekintzak antolatu dituzte udan

Ataria 2019ko maiatzaren 31

Bi egun pasa egingo dituzte, Hondarribian uztailaren 6an eta Donostian uztailaren 13an. Izen emateak, ekainaren 7ra arte egin beharko dira udaletxean edo liburutegian.

Hondarribian egingo duten egun pasan, paddle surfa egiteko aukera izango da eta Donostian, scape room batean parte hartu eta irla bisitatuko dute.

Bi irteerak egun osokoak izango dira, 10:30etik 19:30era eta DBHko ikasleek hartu ahal izango dute parte. Autobusez gerturatuko dira bai Hondarribira bai Donostiara eta irteeraren prezioa 30 eurokoa izango da. Familia ugariagatik eta gazte txartela dutenek %25eko murrizpena izango dute matrikulan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!