Anoetako esperientziaren berri emango dute Udako Ikastaroetan

Ataria 2019ko maiatzaren 23a

Ekainaren 6an, Eibarren, ‘Elikadura Politikak Toki Administrazioan’ deituriko jardunaldian, ‘Anoetako baso eta landa garapen proiektua: errealitatetik etorkizunera eraginez’ ponentzia eskainiko dute Pello Estangak eta Maddi Sarasolak.

Landaola federazioak EHUko Udako Ikastaroen baitan antolatu du jardunaldia. Ikastaro honetan Elikadura Politika Publikoak nazioarteko agertokian garatzen ari diren papera aztertuko da. Kontsumo indibidualetik haratago, udal mailako konpromisoen gauzatzea nola errealitate egin daitekeen ezagutuko da ordezkari eta eragile ezberdinen eskutik.

Ikastaro honetako ponentzietako bat ‘Anoetako baso eta landa garapen proiektua: errealitatetik etorkizunera eraginez’ izango da eta Pello Estanga Anoetako alkateak eta Maddi Sarasola proiektuaren dinamizatzaileak emango dituzte azalpenak.

Elikadura politikak toki administrazioan ikastaroan izen emateko epea zabaldu dute eta Udako Ikastaroaren webgunean eman daiteke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!