Behin behineko aparkalekuak egokitu dira Leku Eder etxea zegoen inguruan

Tolosaldeko Ataria 2019ko mai. 14a, 11:57

Txulo baserrirako bidea txokerik gabeko eremu bihurtu da, ikastolarako bidea arrisku gabe utziz.

Anoetako Udalak ibilgailuekin erlazionatutako bi soluzio burutu ditu azken asteetan. Aparkalekuak eta ikastolarako bidea kotxe gabe izatea dira proposamenak.

Alde batetik, herrian aparkaleku arazoa dutela jakitun izanik, behin behineko soluzio bat ematen saiatu da udala. Leku Eder etxea zegoen tokian zorua egokitu da (argazkian) eta kotxeentzat behin behineko aparkaleku bat izango da eta honen alboko lurzorua ere egokitu egin da, ibilgailu luze eta autokarabanentzat. Anoetako Udalak espero du erabaki honen bidez herriguneko aparkalekuak pixka bat libratuko direla eta aparkalekuen arazoa arinduko dela.

Bestetik, Txulo baserrira doan bidea kotxeentzako itxita geratuko da hemendik aurrera, honela, ikastolara doazen gaztetxoek kotxe gabe, eta beraz, arrisku gabeko ibilbidea izango dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!