Udaleku irekietaran begirale aritzeko deialdia egin dute Anoetan

Tolosaldeko Ataria 2019ko mai. 3a, 11:57

Maiatzaren 9a, osteguna da izen emateko azken eguna eta horretarako Urtxintxaren lan poltsara jo beharko da. Hezitzaileekin talde elkarrizketak egingo dira, gero, maiatzaren 11n.

Ekainaren 24tik uztailaren 19ra egingo dira udaleku irekiak Anoetan. Begirale bezala aritu nahi dutenek izena emateko aukera dute maiatzaren 9ra arte. Maiatzaren 11n, larunbata, 09:00etatik aurrera Hozpeleko lokaletan egingo dira talde elkarrizketak.

Aukeratzen diren begiraleekin formazio eta udalekuen prestakuntza saioa ekainaren 7an, ostirala, 17:00etatik 21:00etara, eta ekainaren 8an, larunbata, 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara egingo dira. Informazio gehiago, lanpoltsa@urtxintxa.eus helbidean edo 943 27 00 33 telefonoan.

Gero, gurasoekin bilera egingo da, ekainaren 13an 18:30ean, Mikelasagasti auditorioan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!