Sendabelarretako ikastaroa egingo dute astearteetan

Ataria 2019ko apirilaren 15a

Maiatzaren 7tik ekainaren 11ra arte, astearteetan izango dira saioak, Sara Letamendiaren eskutik. Maiatzaren 2ra arte eman daiteke izena, udaletxean, liburutegian edo infokultura@anoeta.eus helbidean.

Maiatzaren 7an, 14an, 21ean, 28an eta ekainaren 4an eta 11n izango dira saioak, 18:30etik 20:30era Hozpel kaleko udal lokalean.

Lehentasuna izango dute Anoetan erroldatutakoek eta 60 euro ordaindu beharko dira izen ematerakoan. Murrizpenak izango dira Anoetan erroldatutakoentzat, familia ugarientzat, gazte txartela dutenentzat, langabetuentzat, ikasleentzat, pentsiodunentzat eta 60 urtetik gorakoentzat.

Prezio horren barruan ez da materiala sartuko eta inguruko sendabelarrak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!