Udaleku irekietan izen emateko epea zabalik

Ataria 2019ko apirilaren 15a

Apirilaren 30era arte, udaletxean, ikastolan edo liburutegian eman daiteke izena eta epez kanpo apuntatzen dena, itxaron zerrendan geldituko da, ez du plaza ziurtatuta izango.

HH 1. mailatik LH 6. mailara bitartekoentzat izango dira udaleku irekiak, ekainaren 24tik uztailaren 19ra. Ekintzak plazan, ikastolan edota kiroldegian burutuko dira, eta irteerak ere egingo dira, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara. Ikastolako aterpean egingo dute hitzordua egunero.

Bi hamabostalditan banatuko dituzte udaleku irekiak, ekainaren 245tik uztailaren 5era edo uztailaren 8tik 19ra. HIlabete osoan parte hartu nahi duten gaztetxoek 100 euro ordaindu beharko dituzte, eta hamabostaldi batean aritu nahi dutenek, 60 euro. Familia ugariagatik (%25), murrizpen bereziak diru sarrera baxuak dituztenentzat edo familia bereko bi ume edo gehiago apuntatzen badira (bigarrenetik aurrera %15 gutxiago). Murrizpen bakarra aplikatuko da, erabiltzailearentzako hoberena dena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!